Zeramika ikastaroan izena eman daiteke
Ikastaroa hilaren 27an izango da, Zeramika Tailerrean, 10:00etatik 18:00etara, eta apuntatzeko azken eguna hilaren 26a da.
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du zeramikaren hastapenak ikastaroan parte hartzeko izen-emate epea irekia dagoela, eta hilaren 26a izango da apuntatzeko azken eguna.
Ikastaroa datorren ostiralean izango da, hilak, 27, 10:00etatik 18:00etara, Irungo Udal Zeramika Tailerrean. Antolatzaileek adierazi dute 13:00ean bazkaltzeko etenaldi bat egingo dela.
Zeramikaren hastapenak ikasteaz gain, parte hartzaileek obra pertsonal bat sortzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, terrakota landuko dute eta oinarrizko hiru teknika praktikatuko dituzte: txurroak, plakak eta atximurrak. Terrakota lantzeko materiala zentroak berak jarriko du parte hartzaileen eskura.
Antolatzaileek nabarmendu dute ikastaro berezia izango dela zeramikarena, eta parte hartzen dutenek buztinaren bidez beren sormen guztia azaleratzeko aukera izango dutela eutsi dute.
Ikastaroaren prezioa 40,80 eurokoa da, eta udalaren webgunean eman daiteke izena. Horrez gain, informazio gehiagorako, interesdunek cultura@irun.org helbidera idatzi edo 617 47 90 21 telefono zenbakira deitu dezakete.