BATeko atletak, sasoi onean
Txoko eta modalitate ezberdinetan lehiatu ziren klubeko kideak, baina zerbait izan zuten amankomunean: denek lortu zituzten emaitza bikainak.
Lehiaz jositako asteburua izan zuten Bidasoa Atletiko Taldeko kideek. Atletek estatuko txoko ezberdinetan lehiatu zuten, eta denek erakutsi dute sasoi ezin hobean direla. 2023 urte hasiera oparoa izaten ari da atletismo klubarentzat.
Alde batetik, Teresa Errandoneak, Maria del Mar Joverrek eta Elena Martinek Malagako pista estaliko txapelketan hartu zuten parte. Errandonea bueltan da lesio bat atzean utzi ondoren, eta maila izugarrian itzuli dela argi utzi du. Hesietan aritu zen irundarra, eta lehiatu zituen bi lasterketak irabazi zituen. Finalean 8,13 segundotan gelditu zuen kronometroa. Itzulera bikaina izan du.
Maria del Mar Jover ere bueltan da hilabete askoan lehiaketetatik urrun egon ondoren. Joverrek maila handia erakutsi zuen itzuleran, eta 6,17 metrokoa izan zen bere jauzi onena. Maila altuan itzuli da, eta gutxika lesioa atzean uzten ari da.
Elena Martinek ere asteburu aparta osatu zuen. Malagakoa izan zen bere debuta BAT taldearekin, 800 metroko lasterketan. 02:11.02ko denbora egin zuen, eta estatuko minimotik gertu geratu da. Hasiera aparta izan du klub berrian.
Malagako lehiaketez gain, guretik urrun aritu zen atletetako bat Victoria Briso izan zen, Madrilgo Txapelketan izan baitzen, pista estaliko proba konbinatuetan. Briso laugarren sailkatu zen, 3.514 punturekin, eta bere marka pertsonal onena lortu zuen. Hauexek izan ziren bere emaitzak:
- 60 metro hesiak: 9,12 segundo.
- Altuera jauzia: 1,62 metro.
- Pisu jaurtiketa: 10,38 metro.
- Luzera jauzia: 5,57 metro.
- 800 metro: 02:38.01 minutu.
Gipuzkoako Txapelketak
Gipuzkoako Txapelketak lehiatu ziren asteburuan, eta parte hartze bikaina izan zuten BATeko kideek, domina eta marka asko lortuta, taldearen sasoi ona erakutsiz. Hauexek izan ziren lortutako emaitzak:
Urrea:
- Iker Arozena: 60 metro, 6,90 segundo.
- Ioritz Labandibar: 400 metro, 50,96 segundo.
- Luken Aizpurua: Jauzi hirukoitza, 12,66 metro, marka pertsonala.
- Juan Errandonea: Luzera jauzia, 7,03 metro.
- Eunate Martinez: Altuera jauzia, 1,66 metro.
Zilarra:
- Laia Olaskoaga: 6o metro, 7,86 segundo.
- Beñat Mikelarena: 200 metro, 21,89 segundo, klubeko errekorra.
- Ana Gomez: 200 metro, 25,94 segundo.
- Malen Martinez: 60 metro hesiak, 8,87 segundo, marka pertsonala.
- Ione Etxeberria: 1500 metro, 05:36.37 minutu.
- Goiatz Etxeberria: Pertika jauzia, 3,3o metro.
- Mario Estanga: Pertika jauzia, 4,50 metro.
- Goizane Garcia: Pisu jaurtiketa, 10, 84 metro.
Brontzea:
- Ana Gomez: 60 metro, 7,94 segundo.
- Alazne Garrido: 200 metro, 26,30 segundo.
- Alaine Agerralde: 400 metro, 59,72 segundo, marka pertsonala.
- Ander Anglada: 800 metro, 01:52.88 minutu, marka pertsonala eta klubeko errekorra.
- Izaskun Sanz: 800 metro, 02:20.30 minutu, marka pertsonala.
- Naia Llorente: Altuera jauzia, 1,51 metro.
Gasteizen, marken kontrola
Gasteizen marken kontrolen txapelketak lehiatu ziren, eta bertan izan ziren klubeko hainbat hesi jauzilari. Jon Gajatek eta Joaquin Alonsok estatuko txapelketetan aritzeko minimoak lortu zituzten. Hauexek izan ziren lortutako emaitzak:
- Jon Gajate: 60 metro hesiak, 9,12 segundo, 16 urtez azpiko estatuko minimoa.
- Joaquin Alonso: 60 metro hesiak, 8,23 segundo, 20 urtez azpiko estatuko minimoa.
- Kerman Igiñiz: 60 metro hesiak, 9,23 segundo.
Euskadiko Kros Txapelketa
BATeko kideek krosean osatzen ari diren denboraldi bikainari jarraipena eman zioten Euskadiko Kros Txapelketan. Klubeko gazteak ezin hobe aritu ziren. Orotara, bi titulu eta hirugarren postu bat erdietsi zituzten.
16 urtez azpiko mutilak txapeldun izan dira taldekako sailkapenean. Banakako sailkapenari dagokionez, Hugo Vazquez eta Julen Mendoza podiumera igo ziren, bigarren eta hirugarren izan baitziren, hurrenez hurren. Hauexek izan ziren emaitzak:
- 2. Hugo Vazquez: 13:55 minutu.
- 3. Julen Mendoza: 13:59 minutu.
- 8. Lukas Cabezon: 14:22 minutu.
- 14. Alai Cabello: 14:5o minutu.
16 urtez azpiko neskak:
- 17. Nahia Garcia: 17:45 minutu.
18 urtez azpiko neskak ere txapeldun izan dira taldekako sailkapenean. Hauexek izan ziren emaitzak:
- 7. Maria Bauza: 25:09 minutu.
- 9. Irati Erro: 25:18 minutu.
- 14. Lorea Cabezon: 26:11 minutu.
- 17: Elene Casado: 26:48 minutu.
18 urtez azpiko mutilak, aldiz, hirugarren izan dira taldekako sailkapenean. Banakako sailkapenari erreparatuz, Iker Ibarguen bigarren izan zen, eta Adur Ugartemendia, bosgarren. Hauexek izan ziren emaitzak:
- 2. Iker Ibarguen: 19:28 minutu.
- 5. Adur Ugartemendia: 19:56 minutu.
- 22. Xabier Elortegi: 22:34 minutu.
- 24. Unax Aranburu: 22:45 minutu.
20 urtez azpiko mutilak:
- 10. Unax Goenaga: 28:01 minutu.
Mutilen kros motza:
- 2. Aritz Leonet: 06:34 minutu.
- 6. Xabier Sesma: 07:18 minutu.