Asteazkeneko azoka bertan behera
Gaur goizean hiriko zenbait puntutan argi gabe geratu dira eta herriko zenbait altzari kaltetuak izan dira.
Gaur goizean zehar haize zakarra eta euria nagusitu da Hondarribian eta zenbait kalte eragin ditu horrek: hiriko zenbait puntutan argi gabe geratu dira, Sokoa auzoan esaterako, eta herriko zenbait altzari kaltetuta geratu dira. 09:00etarako baina, argiztapena berrezartzea lortu dute.
Biharko ere gaurko eguraldi berdintsua iragarri dute. Hori dela eta, astezkenero Damarri plazan egiten den azoka bertan behera geratuko da, segurtasuna bermatzeko.