Emakundeko zuzendariaren agerraldia eskatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk
EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren ustez, gaur egun ere, jaietan "Emakunderen presentzia eta exigentzia beharrezkoa eta premiazkoa" da.
2022ko abenduaren 22an Legebiltzarrak berdintasun alorreko mozio bat onartu zuen. Jaurlaritzari jai eremuetan ematen diren berdintasunaren kontrakoak diren ekimenetan emakumeen parte hartzea sustatzeko estrategiak eskaintzea, eta horien garrantzia nabarmentzea eskatzen zitzaion mozioan. Onarpenari esker, erakundeak, desberdintasun argiak dituzten udalerriei gomendio eta aholkuak eman beharko dizkie.
Hori dela eta, Oihana Etxebarrieta eta Isabel Gonzalez legebiltzarkideek sinatuta, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Emakundeko zuzendariaren, Miren Elgarrestaren, agerraldia eskatu dute. Zehazki, Eusko Legebiltzarrean “berdintasun politikak jai giroan sartzearekiko iritzia zein den, eta jai giroan berdintasunaren kontrako egoerak gertatzen direnean, zer nolako gomendioak egiten dizkien udalei azal dezan”.
EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren ustez, gaur egun ere, jaietan “Emakunderen presentzia eta exigentzia beharrezkoa eta premiazkoa” da.