Santa Maria Magdalena eliza, gertutik
Ezagutu zure hiria proiektuaren barruan kokatzen dira Santa Maria Magdalena gertutik ezagutzeko jarduerak. Urtarrilaren 27 eta 28an izango dira.
Mikel Jauregiren eskutik Santa Maria Magdalena elizak gordetzen dituen istorio bitxi eta ezkutuak ezagutzeko aukera izango da urtarrilaren 27an. Arma Plaza kultur eta turismo informazio gunean hitzaldi bat eskainiko du, euskaraz zein gaztelaniaz. Hitzordua 19:00etan izango da. Sarrera librea izango delarik.
Hurrengo egunean (urtarrilaren 28an), hitzaldiaren osagarri gisa, bisita gidatua eskainiko du Jauregik elizak ezkutatzen dituen bitxikeriak eta zirrikituak bertatik bertara ikusteko. 11:30ean Portuko eskailera mekanikoen plazatxoan bilduko dira eta handik hasiko da bisita. Hitzaldia bezala doan izango da baina parte hartzeko aldez aurretik lekua erreserbatzea derrigorrezkoa izango da. Horretarako mezu bat bidali edo 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 telefonoetara deitu beharko da. Informazio gehigarria Arma Plaza Fundazioaren webgunean.