Ruper Ordorikak bere azken diskoa aurkeztuko du Hondarribian
'Amour eta toujours' diska kaleratu du Ruper Ordorikak. Bihar (hilak 14) izango da hitzordua, Itsas Etxean, 20:00etan.
Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak diska berria kaleratu du Amour ata toujours izenekoa. “Ruperren bazter ezezagunetara garamatzan” diska bezala definitu dute.
Bihar (larunbata da) Hondarribian egingo du Ordorikak diskaren aurkezpena. Baina ez da bakarrik etorriko, Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Eduardo Lazaga (perkusioa) eta Nando de la Casa (perkusioa eta teklatua) izango baititu alboan. Kubatar kutsua duten kantu berriez gain bere ibilbideko zenbait kantu ospetsu ere joko ditu Itsas Etxean, 20:00etan.