Psilocyberen 30 urteak ospatzeko, bertsioak
Psilocybe elkarteak 30 urte bereko ditu aurten, aretoak berriz, 15. urte. Urte osorako programazio berezia prestatuko dute.

Psilocybe elkarteak 30 urte bereko ditu aurten, aretoak berriz, 15. urte. Horregatik urte osorako programazio berezia prestatuko dute: “horrenbeste miresten ditugun eta horrenbeste influentziatu gaituzten taldeak suntsitzea!” erabaki dute.
Bihar izango da urteko lehenengo kontzertua Psylocyben. 19:00etatik aurrera elkarteko hamahiru taldek Bertsio gaba’23-ri ekingo diote. 18:00etatik baina, DJ VIVek girotuko du festa, “R&R zikina” jarriz. Sarrera doan da.