2023ko Inauterietako kartelaren bila
Urtero bezala Inauterietako kartel lehiaketa abiarazi du udalak. Astelehenean (hilak 16) zabalduko da lanak bidaltzeko epea.
Urtero bezala Inauterietako kartel lehiaketa abiatu du udalak. Astelehenetik aurrera zabalduko da epea eta hilaren 31ra arte bidali ahal izango dira lanak (biak barne). Aurtengo lema “Hondarribia – Inauteriak 2023” da.
Lehiaketa honetan edonork parte hartu dezake eta teknika librea izango da: margoa, marrazkia, collage-a… Kartelaren neurria 70×50 zentimetrotakoa izango da, era bertikalean. Udaletik argi utzi dute neurriok betetzen ez dituen lana lehiaketatik at geratuko dela. Urtero bezala, kartelean lema azaldu beharko da, goikaldean berdez, iazko kartelean ikusten den bezala.
Lanak BAZen (Bezero Arreta Zerbitzu gunean) utzi beharko dira eta otsailaren 13tik 26ra (biak barne) jendartean aurkeztuko dituzte, Arma Plazan.