Baionako bortxaketa salatu du M8 Asanblada Feministak
Ezetz ez dela aldarrikatu dute asanbladako kideek, eta biktimari bakarrik ez dagoela oroitu nahi izan diote.
Hazparneko emakume batek Baionan bortxatua izan dela salatu zuen asteazkenean, eta M8 Asanblada Feminista Bidasoak irmo gaitzetsi du “terrorismo matxista”.
Ez ezetz dela aldarrikatu du asanbladak, eta besarkada bat bidali diete biktimari eta haren senideei. “Ez zaude bakarrik”.