Gogotsu hasi dute urtea BATeko kideek
Iker Arozenak Euskadiko errekorra lortu du luzera jauzian eta Teresa Errandonea lehiara itzuli da lesio bat gainditu ondoren. Elgoibarko Krosean ere, klubeko parte hartzea handia.
Urte berria hastearekin batera hasi dira atletismoko lehen lehiaketak eta lasterketak, eta ezin hobe hasi dira Bidasoa Atletiko Taldeko kideentzat.
Alde batetik, Iker Arozenak luzera jauziko Euskadiko errekor berria ezarri du, 7,75 metroko jauziarekin. Zizurren egindako txapelketan, maila handia erakutsi du Arozenak, eta urte hasiera oparoa izan du.
Bestetik, Teresa Errandonea lehiara itzuli da lesio bat gainditu ondoren. Irundarrak 60 metroko proban lehiatu zuen, eta 7,48 segundoko bere marka pertsonala berdindu zuen. Errandoneak sentsazio onekin hasi du 2023a.
Azkenik, Angela Castellsek bi marka pertsonal lortu zituen 200 eta 400 metroko probetan, biak pista estalian. Distantzia motzean 25,02 segundotan gelditu zuen kronometroa, eta, luzean, berriz, 57,12 segundotan. Malen Orduña ere bikain moldatu zen Zaragozan, pertikako proban 3,80 metroko jauzia egin baitzuen.
Elgoibarko Juan Mugerza Krosa
Iragan asteburuan Elgoibarko Juan Mugerza Krossa lehiatu zen, eta BATeko hainbat kide aritu ziren lasterka. Klubeko partaide guztien artean Hugo Vazquez eta Julen Mendoza izan ziren nabarmenenak. 16 urtez azpiko lasterketan, Vazquez hamaikagarren izan zen 12:33ko denborarekin, eta Mendoza, aldiz, hamabosgarren 12:43rekin.
Gainontzekoan, hauexek izan ziren klubeko partaideen emaitzak:
16 urtez azpiko neskak:
- 26. Nahia Garcia, 10:54.
16 urtez azpiko mutilak:
- 11. Hugo Vazquez, 12:33.
- 15. Julen Mendoza, 12:43.
- 19. Lukas Cabezon, 12:50.
- 26. Alai Cabello, 13:35.
18 urtez azpiko neskak:
- 32. Irati Erro, 14:36.
18 urtez azpiko mutilak:
- 56. Unax Aranburu, 22:05
- 57. Xabier Elortegi, 22:06.
20 urtez azpiko neskak:
- 45. Ione Etxeberria. 21:18.
20 urtez azpiko mutilak:
- 50. Josu Ituirrioz, 25:41.
Gizon seniorrak:
- 46. Mikel Agirrebeña, 39:55.
BATeko kros eskolako kimu eta infantilek ere lehian aritu ziren, eta horietako asko lehen hamar postuetan sailkatu ziren euren lasterketetan. Hona hemen gazteen emaitzak:
Mutil kimuak:
- 7. Kaiet Arruabarrena, 08:02.
- 9. Danel Laporte, 08:06.
- 13. Lier Arregi, 08:15.
- 21. Adur Errazkin, 08:47.
Neska kimuak:
- 24. Amane Arruabarrena, 03:59.
- 28. Noa Lekuona, 04:02.
Infantil mutilak:
- 8. Urko Ibarguen, 08:52.
- 11. Iker Anaut, 09:00.
- 20. Jon Casado, 09:23.
- 23. Ibai Anaut, 09:25.
- 24. Telmo Elortegi, 09:34.
- 36. Jon Andiano, 10:05.
Infantil neskak:
- 9. Paula Crespo, 05:12.
- 14. Nerea Cambon, 05:18.
- 15. Iratxe Cambon, 05:19.
- 34. Enea Erkizia, 05:49.
- 45. Eider Aranburu, 06:18.