Eguberrien "oso balorazio positiboa" egin du udalak
Aurten ahalegin berezia egin dute herriko merkatari zein artisauei aukerak emateko.
Eguberriak amaitu berri dira eta udalak egunotako ekintza zein jardueren balorazioa egin du. Bi urteren ondoren herritarrak “gogotsu” egon direla eta “parte hartze handia” izan dela nabarmendu dute, eta bereziki pozik agertu dira tokiko merkataritza sustatzeko ekimenei dagokienez. Aurten “esfortzu berezia” egin dutela azaldu du Maria Serrano zinegotziak. Horren adibide da Arrantzale auzoan egin zen merkatua eta “oso harrera ona izan du”. Hortaz gain, merkatari zein artisauek ere merkatuari “bizitasuna” emateko “esfortzu berezia” egin dutela nabarmendu eta eskerrak eman dizkie “erakutsi duten jarrera positiboagatik”.
Guztira 50 jarduera izan dira Hondarribian, eta horietan ere “jende askok parte hartu” duela adierazi du Serranok. Horregatik guztiagatik Eguberrien balantze “oso positiboa” egin du udalak.