Bertsotan estreinatuko dute txotx denboraldia Ola sagardotegian
Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira mikrofonoaren aurrean jarriko direnak, urtarrilaren 22an.
Txotx irekierako bazkaria antolatu du Ola sagardotegiak urtarrilaren 22rako. Bazkalostean Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira protagonistak. Dagoeneko bazkarirako lekua erreserba daiteke 943 623 130 telefono zenbakira deituta.