Korrokoitzeko plana aurkeztuko die herritarrei alkateak
Urtarrilaren 16an (astelehena da) Korrokoitz Plan Berezia aurkezteko saioa egingo dute ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.
Korrokoitz karrikako lanak 2024ean hasiko zirela jakinarazi zuten alkateak eta Miguel Angel Paez alkateordeak azaroa bukaeran. Izan ere, Plan Berezia onartu zuten orduan, dokumentuaren tramitazio urbanistikoa jarraitzeko.
Herritarrei Plan Bereziaren oinarrien berri emateko saio berezi bat antolatu du udalak urtarrilaren 16rako, 18:30ean, ospitale zaharreko hitzaldi aretoan. Bertan, Jose Antonio Santano izango da, Paezekin batera.