'Kalez kale Hondarribia hobetzen' programa azken fasean
Baserritar Etorbidea eta Nestor Basterretxea kalea dira egokitu diren azken kaleak. Programaren orain arteko balorazioa egin du udalak.
Ia lau hilabete iraun dute Baserritar Etorbideko eta Nestor Basterretxea kaleko obrek. Abenduaren 29an amaitu zituzten azken margoketa lanak.
2022ko martxoan hasi zen Kalez Kale Hondarribia Hobetzen programa eta dagoeneko lau eremu birgaitu dira: Gibeleta kalean, Kosta kalean, Txiplao Industrialdean, Harresilanda kalean, Errebellin kalean. eta amaitu berri dituztenak. Orain artean programaren oso balorazio positiboa egin du udalak. Bestalde, udaletik bereziki hiritarren jarrera positiboa nabarmendu eta eskertu nahi izan dute.
Laster azken eremuko lanei ekingo diote: Sabin Arana, Irun eta Axular kaleak, eta Bidasoa Etorbidea. Obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte, baina horren berri aurrerago emango dute.