Ostiralean ez da Bizibusik egongo
Bizibusaren ibilbidea aldatzeko lanean ari dira. Hurrengo hitzordua otsailaren 3an izango da.
Bizibusa ikasleak Talaia Ikastetxera txirrindan joateko ekimena da. Hilabete bakoitzeko ostiral batean Martxoak 8 plazan geratzen ziren ikasleak elkarrekin eskolara joateko.
Hurrengo deialdia ostiral honetan (hilak 13) zen, baina Bizibusa bertan behera geratu da. Udalak azaldu duenez, Bizibusaren ibilbidea aldatzeko lanean ari dira, eta beraz, datorren hilabetera arte ez da Bizibusik izango.
Hurrengo hitzordua otsailaren 3an izango da.