Kirola "lasai eta era seguruan" egiteko zirkuitua
'10km Bira' hamar kilometro dituen zirkuitua da. ibilbidean zehar, 500 metroro, kartelak ezarri dituzte herritarek erreferentzia zehatzak izan ditzaten. Ibilbidearen hasiera ofiziala Molla kalea dago.
Hondarribian 10 kilometroko luzera duen zirkuitu bat diseinatu du Bidasoa Atletismo Taldeak, kirolariak zirkuituan zehar, oinez zein korrika, “lasai eta era seguruan” ibili daitezen helburu duen ekimena. Gaur goizean aurkeztu dute ’10km Bira’ eta bertan izan dira Juan Luis Silanes Kirol zinegotzia, eta Bidasoa Atletiko Taldearen ordezkari gisa Iñigo Eseverri, Joseba Sarriegi, Adur Amilibia eta Iker Arozena.
Hondarribian ezaguna den zirkuitu bat hartu, neurtu, egokitu eta 500 metroro kartelak ezarri dituzte herritarek erreferentzia zehatzak izan ditzaten. Lasaitasuna da zirkuituaren ezaugarri nagusia. Ahalik eta garraio eta zebrabide gutxien izan ditzan ahalegindu dira kirola egitea ahalik eta erosoen eta seguruen izatea bermatzeko: “oso zaila da trafikorik gabeko ibilbide bat egitea baina kasu honetan lortu dugu lau trafiko gune soilik dituen ibilbide bat osatzea, eta horiek gainera trafiko lasaia duten puntuak izatea”. Dena dela, argi utzi du Eseverik ez da lehiatzeko zirkuitu bat: “autoak eta gurutzabideak egon badaudelako”.
Zirkuitua ezagutzeko euskarri digitala osatu dute gainera. QR baten bidez bideo bat, planoak eta ibilbidearen argazkiak online ikusteko aukera egongo da. QRak karteletan ezarri dituzte.
Ibilbidea
Ibilbidearen hasiera edonon izan daitekeen arren, hasiera ofiziala Molla kalea dago, San Juan de Dios biribilgunearen ondoan eta bidegorriaren hasieran. Bertan dagoen xafla marroixkatik aurrera eginez, honako ibilbidea proposatu dute: Arraun Elkartearen aurretik igaro Bidasoa Etorbidean aurrera, Benta gurutzatu, Butron pasealekua eta Kiroldegitik Kai Berrira. Kai Berriaren bukaeran dagoen monolitoari buelta eman eta hondartzaruntz jarraitzen du bideak. Kai-muturrean buelta eman, Kirol Kaitik sartu, eta berriro, Butron pasealekutik San Juan de Dios biribilguneraino.