Saregileek lau urte aurreratu ahal izango dute erretreta
Espainiako Diputatuen Kongresuak ontzat eman zuen abenduan Arrantza Jasangarriaren eta Ikerketaren lege berria.

Lehendabizi saregileen ogibidea aitzatetsi eta apirilean Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren lege berria babestu zuen Espainiako Senatuak. Ordutik, legea behin betiko onartzeko zain egon dira Hondarribiko saregileak. Zortzi hilabeteko itxaronaldiaren ondoren, abenduan Espainiako Diputatuen Kongresuak ontzat eman zuen legea. Lege horren arabera, saregileek lau urte lehenago hartu ahal izango dute erretreta.