Beste tailer denboraldi bat, Oteiza eta Basterretxea lantegi-etxean
Urtarrilaren 13tik aurrera, bi ostiraletik behin, familia osoarentzako tailerrak eskainiko dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.
Irailean ireki zituzten Oteiza eta Basterretxearen lantegi-etxeko ateak, kultura deszentralizatzeko eta eraikinean sortu zen mugimendura herritarrak gerturatzeko asmoarekin. Mugarte proiektua jarri du udalak ardatz.
Lehen tailerrak irailetik abendura egin zituzten, lehenengo edizioa izan zen hura, eta orain, urtarriletik martxora bitarte beste denboraldi bat hasiko dute.
Hain zuzen, urtarrilaren 13tik aurrera, bi ostiraletik behin, sei tailer eskainiko dituzte, Vallet, Oteiza eta Basterretxearen figura eta obra aztertzeko helburuarekin.
Ikastaro guztiak 18:00etan hasiko dira eta 20:00etan bukatu. Izena Irungo Udalaren webguneko izen emateak eta epe barruan dauden tramiteak atalean eman behar da. Lotura honetan sartzearekin nahikoa da.
Familia osoari zuzendutako tailerrak dira, eta lantegi-etxean ez ezik, Santiago, Larreaundi eta Kateako auzo elkarteetan ere horietako hiru saio eskainiko dituzte.
Tailerrak:
- Urtarrilak 13: Bost puntu (Vallet), Santiago Auzo Elkartea.
- Urtarrilak 27: Sakatu botoia (Basterretxea), Larreaundi Auzo Elkartea.
- Otsailak 10: Hutsuneak (Oteiza) .
- Otsailak 24: Mugalariak (Vallet) .
- Martxoak 10: Borobilak (Basterretxea) .
- Martxoak 24: Zinekluba (Oteiza), Katea Auzo Elkartea.