Beñat Bengoetxea eta Miren Martin 2022ko San Silbestreko irabazleak
Eguraldi ezin hobea izan zuten lasterketan parte hartu zuten 1500 lasterkariek. Familian kirola eginez amaiera ederra eman zioten urteari.
Urteko azken egunean jende andana bildu zen Hondarribiko kaleetan. 1500 lasterkari inguruk parte hartu zuten Hondarribiko San Silbestrean eta sekulako giroa izan zuten lagun. Familian kirola eginez amaiera ederra eman zioten urteari. Aurten normaltasunez
egin zuten gainera, San Pedro kaletik abiatu ziren Iker Arozenaren (Bidasoa Atletismo Taldeko luzera jauzian Espainiako Txapelduna denaren) agindupean. Herria zeharkatzen duen ibilbidea egin ondoren, Alde Zaharreko Kale Nagusia gurutzatu, eta, berriro ere, San Pedro kalean, herritarren berotasunean, amaitu zuten.
Urtero egun berezia izaten da abenduaren 31a. Urtea korrika egiten amaitzeaz gain elkarte bati laguntzen zaiolako. Aurten ADELA elkarteari bideratuko diote jasotakoaren 100%.
2022ko edizioko garaipenak Bidasoko eskualdean geratu ziren. Gizonezkoetan Beñat Bengoetxea hondarribiarra izan zen irabazlea, kronoa 19:18an geldituz. Emakumezkoetan berriz, Miren Martin irundarrak lortu zuen garaipena helmuga 22:02an gurutzatuz. Sariak ADELA elkarteko kideak banatu zituzten Txomin Sagarzazu alkatearekin batera. Podiumean bertan Patxi Vilak zozketaren garaileari Moviestar mallota luzatu zion. Sailkapen osoa ikusteko joan Kirolprobak-en webgunera.
Gizonezkoen podiuma:
- 1º Beñat Bengoetxea (19:18)
- 2ºAitor Conde (19:26)
- 3º Asier Landart (19:50)
Emakumezkoen podiuma:
- 1º Miren Martin (22:02)
- 2º Idoia Pico (22:45)
- 3º Olatz Zabala (22:47)