Erabiltzeko prest da Baserritar Etorbidea
Abenduaren 29an amaitu zituzten etorbideko margoketa lanak. Aldez aurretik egokitze eta asfaltatze lanak egin zituzten.

Kalez Kale Hondarribia Hobetzen programaren barne azaroaren amaieran hasi zituzten etorbidea egokitzeko eta denentzako irisgarria eta segurua izateko lanak. Ondoren, abenduaren 14an ekin zieten asfaltatze lanei eta abenduaren 29an margoketa lanak egin ondoren amaitu zituzten lanok. Herritar guztiei zabalduta dago beraz Baserritar Etorbidea, erabiltzeko prest.