Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irunen izango dira
Bi saio eskainiko dituzte hilaren 22an, bata 15:30ean eta bestea 18:00etan. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko bideetan.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/01/zozketa_abenduak_19.jpg)
Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna taularatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Amaia KZn. Erantzun handia izango duela aurreikusi dutenez, bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 22an bertan.
Lehena, 15:3oean izango da, eta hurrengoa, 18:00etan. Sarrerak jada eros daitezke 5 euroren truke www.irun.org/sarrerak orrialdean.