Otsailean abiatuko dira Presa I-eko babes ofizialeko etxebizitzak
Babes ofizialeko (BOE) 66 etxebizitza eta 55 kale aparkaleku eraikiko dituzte, besteak beste.
Presa I-eko eremuan, hau da, Talaia eskolako Biteri eraikinaren parean dagoen zelaian, babes ofizialeko (BOE) 66 etxebizitza, alokairu modura beren garaje eta trastelekuekin, 55 kale aparkaleku eta 260 metro koadroko saltoki gune bat eraikitzea aurreikusten da.
Etxebizitzen obrak otsailean hasiko dira. Behin eraikita etxebizitzen kudeaketa Alokabideren esku geratuko da.