'Ongi Etorri' saltokiak du Eguberrietako erakusleihorik ederrena
Eguberrietako Erakusleiho lehiaketaren hamabigarren edizioaren irabazlea izan da 'Ongi Etorri' denda. Urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai.
Aurten hamabigarrenez antolatu da Eguberrietako Erakusleihoen lehiaketa. Epaimahaia osatu dute Maria Serrano, Merkataritza eta Turismo Zinegotziak, Aitziber Larruskain, Bidasoa Bizirik-eko teknikariak eta Maddi Carton Etxeberria, Merkataritza eta Turismo teknikariak (idazkari gisa).
Urtero bezala Eguberrietan oinarritutako erakusleihoak sortu dituzte merkatariek, saltokiak hirian integratzeko. Diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan dute kontuan epaimahaikideek erabakia hartzerako orduan.
Saridunak:
Ongi Etorri denda izan da aurtengo irabazlea, 450 euroko saria eskuratu du. Andrea opariak izan da bigarren sariduna, 300 euro jaso ditu. Eta azkenik, Lamiarri Tattoo & Piercing Studiok hirugarren saria eskuratu du, 200 euro jasoz.
Erakusleihoak, gutxienez, urtarrilaren 8ra arte egongo dira ikusgai.