June Fernandez kazetariarekin tertulia antolatu dute
Urtarrilaren 12rako finkatu du hitzordua Txingudiko Elkarte Feministak, Palmera Montero Gunean.
Txingudiko Elkarte Feministak tertulia dialogikoa antolatu du urtarrilaren 12rako June Fernandez kazetari feministarekin. Emakunderen babesa jaso dute ekitaldi hau antolatzeko.
Besteak beste, Pikara Magazinen sortzaileetako bat da Fernandez eta bi liburu kaleratu ditu dagoeneko, Abrir el melón: una década de periodismo feminista eta 10 ingobernables, historias de transgresión y rebeldía. Aipaturiko azkenaz arituko dira urtarrilaren 12an, Palmera Montero gunean finkatu duten hitzordua, 12:00etan.