27 taldek parte hartuko dute Hondarribiko Olinpiadetan
Hondarribiko Olinpiaden prestaketa erritmo onean doa. Abenduaren 23an izan zuten taldeekin lehenengo bilera eta bihar izango dute bigarrena.
2023an berreskuratuko dira Hondarribiko Olinpiadak, hala jakinarazi zuen Hondarribiko Gazte Asanbladak 2022ko urrian. Guztira 27 talde aurkeztu dira edizio berri honetara.
Prestaketak erritmo onean doaz. Abenduaren 23an egin zuten taldeekin lehenengo bilera, eta, bertan, taldeen aurkezpenak egin ondoren, bakoitzaren egin beharrak azaldu zituzten. Hurrengo bilera baino lehen (hilaren 3an izango da) talde bakoitzak bi jokuren proposamenak aurkeztu behar zituzten. Ondoren taldeek beste gainontzekoen proposamenak jaso zituzten. Gustukoenak aukeratu eta antolatzaileei helarazi behar zizkieten urtarrilaren 3a baino lehen. Bihar jokuak esleitu eta argibide berriak emango dituzte.
Hurrengo talde hauek izango dira parte hartzaileak:
- Amonan xalda berua
- Ur karruxa
- Barriotxinokuak
- Berberiñak
- Hok ez pattuk
- Mixikuak
- Tentetapotente
- Tximista
- Gaxen ireki goizago
- Faki ta faki
- Hori itzasua
- Txikhotia
- Atletik klub Txiplau
- Jubiletak
- Xerinkeneko erliak
- Xibartarrak
- Bixiki txitxiroak
- Tximisteruak
- Txetuak
- Josu belea M.J
- Goiz Oilandak
- Guazemiza
- Baratxuri ahaztuak
- Esekitokiak
- Etxekois