Funtzionarioen plazak egonkortzeko prozesua zabaldu du udalak
Abenduaren 26an argitaratu ziren oinarriak. Guztira 41 lanpostu daude egonkortzeke.
Funtzionarioen plazak egonkortzeko prozesua zabaldu du udalak. Juan Mari Altuna alkateordeak azaldu duenez prozesu luzea izan da. Lan eskaintza publikoa 2022ko ekainaren 30a baino lehen onartu zen, eta, ordutik, plazak sortu eta ezaugarriak egokitu dituzte. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta. Langile finkoen plazak 2024a amaitu baino lehen esleituko dira.
Egonkortzeke dauden 41 lanpostuetatik 32 plaza konkurtso baten bidez esleituko dira (12 prozesutan banaturik) eta 9 plaza oposizio lehiaketaren bidez (5 prozesutan banaturik). Azken horietan merituez gain azterketak egin beharko dituzte.