'Desikas dezagun' programa abiatuko du Egiluze taldeak
Familia zein irakasleei zuzenduriko programa da, ikasleen familia ingurunea "etengabeko bilakaeran dagoen ingurune kultural, sozial eta ekonomikora egokitzeko".
Egiluze taldeak 2023ko otsailean abiatuko du ‘Desikas dezagun’ programa berritzailea. Ikasleen familia ingurunea “etengabeko bilakaeran dagoen ingurune kultural, sozial eta ekonomikora egokitzeko” asmoz sortutako programa da.
Tailerrek Egiluze ikastetxeen eredu pedagogikoan izango dute oinarri: proiektukako ikaskuntza, pertsonalizatua eta kooperatiboa. Ikastaroa lau tailerretan banatuko dute eta horietan kontsumoa, aisialdia, lidergoa, eta rolak landuko dituzte, besteak beste. Edukiak atseginak izango dira.
Lehenengo saioak (otsailean egingo denak) kontsumoa izango du ardatz. Bigarren saioa martxoan egingo da eta bideojokoen inguruan arituko dira. Apirilean gizarte jarraibideetan murgilduko dira eta azken tailerrean aniztasuna eta gizarte egituraren deseraikuntza landuko dute.