Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendariekin bildu da Gonzalo Carrion
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko kai muturra sendotzeko egindako obrak bisitatu dituzte.
Gaur goizean, Aitor Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaien Zuzendariarekin eta Amaia Ausan Done Pedro Arrantzaleen Kofradiako idazkariarekin batera bildu da Gonzalo Carrion udaleko obra eta zerbitzuetako zinegotzia.
Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko kai muturra sendotzeko egindako obrak bisitatu dituzte. Azaldu dutenez hormigoizko 1.988 bloke eta kai muturreko pitzadurak zigilatu zituzten “balizko denboraren mehatxuei aurre egiteko”. Obra teknikoki “zaila” izan dela azaldu du Carrionek eta horregatik zenbait fasetan egin behar izan dela “azpiegituraren etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko eta portu jarduerari segurtasun handiagoa emateko”. Lanok 1.990.979,63 euroko aurrekontua izan dute.
Benta Zaharraren etorkizuneko erabilera
Bileran bertan Kofradiaren beharren inguruan hitz egin dute eta zehazki, Benta Zaharreko zabalguneari etorkizunean emango zion erabileraz aritu dira. Hondarribiko gune “oso erakargarria” dela azaldu du Carrionek eta Etxebarriak bere aldetik udaleko beharrei erantzuten laguntzeko prest dagoela esan du.