Adostasuna nagusi osoko bilkuran
Arrantzale auzoan dauden bizikidetza arazoei aurre egiteko mahai bat eratzea eta gida bat osatzea edo Mendelu auzoko arazoiei aurre egiteko lan mahai bat osatzea dira onartu dituzten proposamenetako batzuk.

Arratsaldeko 18:00etan puntu-puntuan hasi zen abenduko ohiko osoko bilkura. Eguneko aztergaian puntu bakarra zegoen: Talaia HLHI ikastetxean egingo diren obren harira %95eko obaria aplikatzea. Aho batez onartu zen proposamena.
Ondoren mozioen txanda izan zen. Bost proposamen onartu ziren orotara; Abotsanitzek egindako bi proposamen, EH Bilduk aurkeztutako bat, EAJk aurkeztutako beste bat eta Mendelu Zaharra auzo elkarteak aurkeztutakoa.
- Mendelu Zaharra elkarteak, auzoan dituzten arazoei aurre egiteko, Hondarribia eta Irungo Udalen arteko lan mahai bat sortzea proposatu zuten. Aho batez onartu zuten alderdi guztiek.
- Abotsanitzek Arrantzale auzoan dauden bizikidetza arazoen aurrean udalaren esku hartzea proposatu zen sail ezberdinen arteko mahaia eratzea, bizilagun eta gazteen parte hartzearekin eta etorkizuneko arazoak ekiditeko esku-hartze gida osatzea. Guztien adostasunarekin atera zen aurrera.
- Abotsanitzek ere Amnesty International erakundearen ‘protect the protest’ ekimenera batzeko proposamena egin zuen. Mundu mailako protesta da “mundu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzeko”. Abotsanitzen, PSE-EEren eta EH Bilduren aldeko bozkarekin eta EAJren abstentzioarekin irten zen aurrera.
- EH Bilduk Kai Berrian Portu Zuzendaritzak hartutako erabakia (kaleko bankuak kendu zituzten) berrikusteko proposamena egin zuen. Portuko Zuzendaritzari azalpenak eskatzeko idatzi bidezko eskaera bat egitea onartu dute.
- Azkenik Eider Mendiza eta bere familiari babesa eta gertutasuna adierazteko mozioa aurkeztu zuen EAJk. EAJren eta PSE-EEren aldeko bozkarekin irten zen aurrera. Abotsanitz eta EH Bilduk abstentziora jo zuten.