"Langileon eskubideen defentsan eta arlo laboralean langileok jazartzeko nagusiek duten inpunitate osoarekin bukatzeko helburuarekin" abiatu du programa Bidasoako Kontseilu Sozialistak.
Bihar, hilak 23, Laneko Autodefentsa Sarearen aurkezpena egingo du Bidasoako Kontseilu Sozialistak, Palmera Monteron, 19:00etan. Antolatzaileen hitzetan, “langileon eskubideen defentsan eta arlo laboralean langileok jazartzeko nagusiek duten inpunitate osoarekin bukatzeko helburuarekin” jarriko dute martxan programa. Aurkezpena irekia izango da eta jendea bertaratzeko deia luzatu dute.