Jaizubian geldituko da aurrerantzean E21 linea
Udalak positiboki baloratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak eginiko aldaketa.
Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak hainbat aldaketa iragarri zituen Ekialdebuseko zenbait lineatan. Aldaketa horietako batek E21-i egiten zion erreferentzia. Gaurtik aurrera E21 lineak Jaizubian izango du geldialdia. Geltoki horrek Bidasoko ospitalearekin konexio zuzena izatea ahalbidetuko du.
Hondarribiko Udalak postitiboki baloratu du erabakia. Juan Luis Silanesek azaldu duenez udalak “aspalditik” eskatu izan dio Aldundiari E21 lineak Gebaralerren geltokia izatea.