[Argazki galeria] San Tomas eguna berreskuratu dute
San Tomas eguna da gaur eta giro ezin hobean ospatu dute Hondarribiarrek.
San Tomas eguna da gaur eta giro ezin hobean ospatu dute Hondarribiarrek. Bi urteren ondoren baserritar jantziekin kaleak bere egin dituzte. Goizeko 09:00etan hasi dute eguna barazki eta produktuen azokarekin. Eguerdian, eguzkiaren berotasunean Herri kirol erakustaldi itzela egin dute Santiago kalean: Beñat Telleria eta Izeta V.na harri-jasotzaile lanetan aritu dira. Aratz Mugerza eta Julen Kañamares, berriz, aizkora proban aritu dira.
Hona hemen eguneko zenbait argazki: