Maridomingi gaua antolatu du Su Txikianek, hilaren 24 gauerako
Eguberrietako oporretan presente izango dira Su Txikianekoak: Maridomingi gauarekin 24ean eta hilaren 30ean 'Yes, we fuck' dokumentalaren proiekzioarekin.
Sare sozialetan zabaldu du Su Txikian feministen taldeak berreskuratu egingo dutela Maridomingi gaua. Lehen aldiz 2017an egin zuten abenduaren 24 gaua girotzeko festa feminista eta berreskuratzea erabaki dute.
Bestalde, hilaren 30ean, Yes, we fuck dokumentala proiektatuko dute eta jarraian solasaldia izango da Elena Urkorekin.
Beraz, abenduaren 24an Haziako ataka irekiko dute eta musika jartzen ariko dira 01:00etatik aurrera. Jai giro feminista sortzen saiatuko direla azaldu dute antolatzaileek.
Palmera Monterora egingo dute jauzi abenduaren 30ean eta Yes, we fuck dokumentala proiektatuko dute, 19:30ean, laugarren salan. Dokumentala bukatutakoan Elena Urkorekin solasaldia izango da. Espazioa irisgarria dela abisatu dute.