Bidasoko bi anbulatorio arratsaldez itxita, Eguberritako oporretan
Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitarte arratsaldetan ez da pazienterik artatuko Irun Erdiguneko eta Hondarribiko osasun etxeetan.
Osakidetzak jakinarazi du “Gabonetako jaiak” direlako “aldaketak” izango direla Irun Erdiguneko eta Hondarribiko anbulatorioetan. Astelehenetik ostiralera, abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitarte, arratsaldeetan itxita egongo dira anbulatorioak, Dunboakoa izan ezik.
Ordutegi horietatik kanpo arreta behar izatekotan, Irun Erdiguneko edota Bidasoa Ospitaleko larrialdi arinetarako zerbitzura jo daitekeela azaldu dute. Bestetik, osasun aholkua jasotzeko telefonoa 24 orduz eskuragarri dagoela oroitu dute, 900 20 30 50 zenbakira deituta.
Irun Erdialdeko Anbulatorioa: 08:00etatik 17:00etara zabalik, astelehenetik ostiralera.
Hondarribiko Osasun Zentroa: 08:00etatik 17:00etara zabalik, astelehenetik ostiralera.