Itsasoa, arrantzontziak eta kai berria, 2023ko egutegiaren protagonistak
297 pertsonen argazkiak jaso ditu udalak, 501 argazki. Horietatik 12 aukeratu ditu epaimahaiak.
Gaur goizean, zenbait argazkilari hurbildu dira 2023ko egutegiaren aurkezpen ekitaldira. Hirugarrenez antolatu dute udal egutegia ilustratzeko lehiaketa. Aurten ere, azken bi urteetan bezala, lehiaketa arrakastatsua izan da. 297 pertsonen lanak jaso dituzte, guztira 501 argazki. Horietatik 12 aukeratu behar izan ditu epaimahaiak; Floren Portuk eta Estitxu Ortolaizek osatu dute.
Maria Serrano zinegotziak azaldu duenez, lehiaketa hau herritarren parte hartzea sustatzeko modu bat da: “argazkiak bidali nahi dituzten pertsonak izango baitira egutegiaren benetako protagonistak”.
Ausaz ala ez, itsasoarekin, arrantza-ontzirekin eta kai berriarekin zerikusia duten argazkiak dira aurtengo protagonistak. 3.000 ale argitaratu dituzte eta horiek Portua auzoko turismo bulegoan, eta Arma Plazako turismo bulegoan jaso ahal izango dira.