San Migel konpainia 2023ko Alarde Publikoan izango da
San Migel konpainiak ofizialki lortu du Alarde Publikoan aritzeko baimena, eta hamahirugarren konpainia izango dira.
Iragan abuztuan San Migel auzoko bizilagun talde batek, auzo horretako konpainian desfilatu zuten pertsonekin batera, konpainia berri bat sortzeko lan egitea erabaki zuten. Konpainiak plazaratutako helburuak argiak izan ziren: ekainaren 30ean desfilatzea eta nahi zuten pertsona guztiek baldintza berdinetan parte hartzea.
Konpainiako kideek eutsi dute auzoko bizilagunen harrera “bikaina” izan dela, eta horregatik, ofizialki eskatu zuten datorren urteko Alarde Publikoan sartzea. Ostiralean Alardearen Juntarekin bildu ondoren, San Migelek baimena lortu du hamahirugarren konpainia gisa batzeko eta Irungo lehenengo konpainia gisa desfilatzeko. Datorren urteko Alarde Publikoan izango dira.