Eguberrietako piano eta biolontxelo emanaldiak, gaur
Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian Esther Barandiaran eta Amaia Garcia irakasleen ikasleek eskainiko dituzte kontzertuak 17:45etik aurrera.
Gaur 17:45ean hasiko da Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian Eguberrietako piano emanaldia. Esther Barandiaran irakaslearen hemezortzi ikasleek parte hartuko dute lehen kontzertu honetan. Eguberrietako biolontxelo emanaldia, berriz, 18:45ean hasiko da, hau ere Areto Nagusian. Kasu honetan, Amaia Garcia irakaslearen hamabi ikaslek kanta bana joko dute.
Informazio gehigarria Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolaren sare sozialetan aurki daiteke.