'Olentzero eta gabon kantak' jaialdian izena eman daiteke
San Tomas egunean eguerdiko 13:00etan itxiko da jaialdian izena emateko epea. Gutxienez hogei lagunek osatutako taldeek parte har dezakete.
Eguberri egun bezperan, arratsaldeko 17:30ean, Gipuzkoa plazan (eguraldi txarra egingo balu udaletxeko arkupeetan egingo litzateke), egiten den Olentzeroen eta Gabon Kanten Jaialdirako izen ematea zabalik dago. Interesdunek, San Tomas eguneko 13:00ak baino lehen, izena eman beharko dute Udal Erregistro Elektronikoan.
Taldeak gutxienez 20 pertsonek osatu behar dute eta parte hartzaile gehiengoaren adina 16 urtetik gorakoa izan beharko du. Talde bakoitzak euskarazko bi eguberri kanta abestuko dituzte: Olentzero abestia eta bestea, aukera librea.
Sariak:
Olentzero aurkezten duten talde guztiek 400 euroko ordainsaria jasoko dute. Gabon kanta jaialdian parte hartzen dutenek, berriz, 250 euro bana jasoko dute.