Nada Surf, Shinova eta Morgan, Irun Zuzenean festibalean
2023an bueltan izango da hiriko indie eta rock jaialdia, irailaren 29 eta 30eko asteburuan. Sarrerak salgai daude jada.
Irungo Udalak datorren urteko Irun Zuzenean festibalean oholtzaratuko diren lehen artisten izenak iragarri ditu: Nada Surf, Shinova eta Morgan.
Irun Zuzenean Irungo Udaleko Kultura arloak zuzeneko musikaren alde egiten duen jaialdia da. Aurtengoa arrakastatsua izan dela eutsi dute, eta datorren urtean bueltan izango da berriz ere hiriko indie eta rock jaialdi nagusia. 2023koa irailaren 29 eta 30eko asteburuan egingo da Ficoban.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Ticketmaster eta Wegow web plataformetan. Bi eguneko sarrerek 30 euroko prezioa dute.