Goazen 9.0 telesailaren kontzertua Errege egunean
Gaurtik hilaren 21era bitarte Arma Plazan eros daitezke Goazen 9.0k urtarrilaren 6an eskainiko dituen bi kontzertuetarako sarrerak.
Urtarrilaren 6an, Errege egunean Go!azen 9.0 telesaileko aktoreak Hondarribian izango dira. Bi kontzertu eskainiko dituzte, 17:00etan lehena, 19:00etan bigarrena. Sarrerak gaurtik asteazkenera (hilaren 19tik 21era) Arma Plazan izango dira eskuragarri. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. 21etik aurrera zenbait sarrera online erosteko aukera egongo da, bai eta egunean bertan ere leihatilan sarrera gutxi batzuk ezarriko dituzte, 15:00etatik aurrera.
Aktoreek aurtengo denboraldiko abestiak kantatuko dituzte batez ere, baina klasikoak ere ez dira faltan izango Lagunak, Denok zu, edo Euskararen txantxangorria esaterako. Emanaldia amaitzerakoan bertaratutakoek aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.