Erakusleihoetako Txanogorritxoren historia, online entzungai
Urrian Txanogorritxo erakusleihoetara eraman zuten herriko hamaika merkatarik. Horietan ipuinaren adaptazio bat entzun zitekeen QRa erabiliz.
Txanogorritxoren Conservas Hondarribia dendako erakusleihoa. Urrian Txanogorritxo erakusleihoetara eraman zuten herriko hamaika merkatarik. Horietan Txanogorritxoren ipuinaren adaptazio bat entzun zitekeen QRa erabiliz, erakusleiho bakoitzean ipuinaren zati bat entzun zitekeen.
Orain, baina, erakusleihoetan entzuteko aukera izan ez dutenek online egiteko aukera izango dute, soundclound plataforman.

