Emeki Emakume elkarteak Maialen Lujanbio zoriondu du
Emeki elkarteak Hondarribian antolatu zuen Bertso Saio Parekidean parte hartu zuen Lujanbiok 1992an. Bertsolariaren lehen plaza izan zen hura.
Maialen Lujanbiok 3.nez irabazi zuen atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Iruñeako Nafarroa Arenan 2.240 puntu eskuratu zituen guztira Amets Arzallusen aurka buruz burukoa jokatu ondoren.
Hondarribiko Emeki Emakume elkarteak ez du txapelduna zoriontzeko aukera galdu. Sareetan zoriondu eta “gure bihotzak bertso ederrez betetzen” jarraitzera animatu dute. Gainera, Lujanbioren lehen plaza Hondarribian izan zela gogorarazi nahi izan dute. Lujanbiok 15 urte zituela Emekik antolatutako Bertso Saio Parekidean parte hartu zuen. 1992an izan zen hori.