Itsasoaren "indarra eta mugimenduak" islatzen dituen erakusketa
Jose Zugaztiren 'Itsas eta loturak' erakusketa bihartik otsailaren 19ra izango da ikusgai Menchu Gal erakusketa aretoan.
Bihar zabalduko da Jose Zugastiren erakusketa ‘Itsas eta loturak’, itsasoa ardatz duen eta haren indarra eta mugimendua islatzen duen erakusketa. Azken urteetan bideo eta pintura disziplinetan aritu da buru belarri eibartarra, eta beraz, disziplina horiek izango dira erakusketa honetako protagonistak; eskulturak bideoekin eta pinturekin uztartuz osatu duen erakusketa da. Erakusketa honen komisarioak Maria Jose Aranzasti arte-historialariari bereziki interesgarriak iruditu zaizkio hautatutako piezak. Izan ere, “bideo sortzaile gisa eginiko lanak ez dira horren ezagunak, eta horrexegatik da interesgarria horiek erakustea” azaldu du.
Erakusketa bihar (Hilak 16) arratsaldeko 19:00etan zabalduko da eta otsailaren 19ra arte egongo da ikusgai Menchu Gal erakusketa aretoan. Abenduaren 24an, 25an, 31an eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an itxita egongo da.