Hilaren 17an izango da izena emateko azken eguna. Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan egin beharko dute.
Eguberrietan udalak urteroko lez antolatzen duen Haurren Olentzero eta Mari Domingi jaialdian 16 urte bete gabekoek soilik parte hartu dezakete. Taldeak gutxienez hamar eta gehienez hamabost lagunekoak izan behar dute.
Maketak hilaren 24an aurkeztuko dituzte Madalen karrikako plazan goizeko 11:30ean. Egunean bertan talde bakoitzak izena argi ikusteko moduan eraman beharko du eta Olentzero abestia kantatu beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan izena eman beharko dute hilaren 17a (larunbata da) baino lehen.