Aulki mugikorreko taldeak igandean hasiko du denboraldia
Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldea lehiarako prest da. Igandean hasiko dute sasoia Bidasoa ibaiko jaitsierarekin.
Igandean, hilak 18, Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko taldeak 2022-2023 denboraldiko estropadak hasiko ditu. Sasoiko lehen jaitsieran hartuko dute parte, Bidasoa ibaian lehiatuko dena, 09:45etik aurrera.
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligak hiru jaitsiera izango ditu Bidasoa ibaian, igandekoaz gain, urtarrilaren 7an eta 21ean ere bertan lehiatuko baitira. Horrez gain, lineako beste sei estropada ere izango dituzte: otsailaren 12an, maiatzaren 27an eta ekainaren 17an, Legution; eta martxoaren 18an eta apirilaren 1ean eta 29an, Orion.
Gipuzkoako Ligan Santiagotarrak, Hondarribia, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak eta Orio arituko dira. Gainera, Hendaiako Endaika eta Donibane Lohizuneko Ur Joko taldeen ontziak ere itsasoratuko dira gipuzkoarrekin batera.
Orotara, 350 kirolari eta 100 traineru baino gehiagoren parte hartzea espero da. Santiagotarrak taldeak 72 arraunlari eta 28 ontzirekin lehiatuko da aulki mugikorreko ligan.