Pio Barojari buruz ariko dira ostegunean CBAn
Idazlearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko, Barojaren inguruko solasaldi bat egingo dute etzi CBAn, Pio Caro Baroja eta Felix Marañarekin.
Pio Baroja idazlearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko, Irungo Udalak hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ditu. Hurrengo proposamena solasaldi bat da, eta ostegunean izango da, hilak 15, 19:00etan, CBAn. Bertan izango dira Pio Caro Baroja idazlearen biloba txikia eta Felix Maraña kazetaria, kultur sustatzailea, historialaria eta Barojatarrei buruzko zenbait libururen egilea. Sarrera librea izango da.
Etziko hitzorduan idazlearen “memoria biziari” begirada bat emango zaiola jakinarazi du Irungo Udalak. Bere garaiko kulturari izena emateaz gain, orainaldia gainditzen duela eta etorkizunean proiektatzen dela zehaztu dute, sormen askatzailearen isla zabalduta. Bidasoari ere izena eman zion idazlea izan zela baietsi du udalak, bertan “ainguratu” baitzituen bere historia eta memoria.