Txingudi Errugbi Taldearen emaitzak eta asteburuko atarikoa
Euskararen egunean garaipena eskuratu zuten errugbi elkarteko 16 urtez azpikoek. Asteburu honetan seniorrak, 18 azpikoak eta 16 azpikoak lehiatuko dira.
Joan den asteburuan -euskararen egunean- Txingudi Errugbi taldeko 16 urtez azpikoek garaipena eskuratu zuten Getxoko taldearen aurka, 22 eta 17, Plaiaundin. Lehen zatian urduritasunak eta presioak ez zien nahi bezala jokatzen utzi bidasoarrei, atsedenaldiaren ondoren, baina, egoera guztiz menderatzea lortu zuten. Jakobe de la Sernak egindako entsegu eta eraldaketarekin eta Ander Arrietak egindako entsegu batekin partida iraultzea lortu zuten.
Gainera, Txingudi Errugbi elkarteak bi arigune sortzeko helburua ezarri zuen, horietako bat Plaiaundi izan da.
Asteburu honetako partidak larunbatean jokatuko dira:
Seniorrek Zaisa Txingudik ligako lehenengo itzuliko azkenengo partidua jokatuko dute Plaiaundin 16:00etan. Nerbioi/UBR taldea izango dute aurkari, Uni Bilbao klubaren bigarren filialak dira arabarrak. Sailkapenean hirugarren dira eta Txingudik baino lau puntu gutxiago dituzte. Elkartetik azaldu dutenez, bai ala bai irabazi beharreko partidua da biharkoa: “Ezinbestekoa da irabaztea denboraldiko helburua ez urruntzeko”.
18 urte azpikoek Lasarte-Orian jokatuko dute Zarautz/Beltzaken aurka. 15:55ean. Une honetan A multzoko lehen postuan daude Txingudi elkarteko jokalariak.
16 urte azpiko neska-mutilek, berriz, Logroñora (Errioxa) bidaiatu beharko dute 11:00etan Riojaren aurka jokatuko baitute. Errioxarrak lidergoan dira.