2022ko Jaiotzen Lehiaketan izen ematea zabalik
Hondarribiko Parrokiak antolatzen du urtero Jaiotzen Lehiaketa. Izen ematea abenduaren 19ra arte egin ahal izango da.
Beste urte batez antolatu du Hondarribiko Parrokiak Jaiotzen Lehiaketa. Hondarribiko etxeetan ipintzen diren jaiotzen lehiaketa da, beraz, edozeinek parte hartu dezake. Lehiaketan inskribatutakoen jaiotzak abenduaren 20tik 30era bisitatuko ditu epaimahaiak, arratsaldez. Parrokiako pastoral kontseiluak izendatuko du epaimahaia.
Izen ematea aurrez aurre (elizetako sakristietan), telefono bidez (943642665 edo 628431287) edo mezu elektroniko bidez egin ahal izango da. Mezuan izen abizena, helbidea eta telefonoa adierazi beharko dira.
Sari banaketa urtarrilaren 6an egingo da, Epifania jaian. 12:30ean meza bukaeran banatuko dituzte. Guztira bi sari banatuko dituzte: A kategorian, jaiotza tradizionalaren kategorian, eta B kategorian, jaiotzaren kategoria. A saria eskuratzen duenak Eguberrietako Premium saskia eskuratuko du. B sariaren irabazleak berriz, Eguberrietako otar estandarra.