Hasi da Amua In-edit festibala
Atzo hasi zen Amua In-Edit Musika Film Laburren Lehiaketa. Bihar izango dira azken emanaldiak.
Orotara Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko hirurogei lan jaso ditu Amua elkarteak, baina horietatik hamalau soilik emango dituzte asteburuko saioetan, aukeraketa egin behar izan dute.
Gaur arratsaldean bigarren eta hirugarren proiekzioak izango dira, 18:00etan lehena, 19:30ean bigarrena. Bihar (larunbata), ordea, musikak izango du protagonismoa: Mark Cunninghamek, Shirley Davis & The Silverbacks taldeak, eta DJ Fonki Cheffek kontzertua eskainiko dute. Sari banaketa, berriz, 19:00etan izango da. Binilo azoka egingo da Itsas Etxean ere; gaur, 17:00etatik 21:00etara, eta bihar, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.