Izozkia izango da asteburuko protagonista
Izozkien historia eta izozkiak egiteko dauden metodo ezberdinak ezagutzeko tailerrak egingo dira Igandero egitasmoan.
Aste honetan Igandero egitasmoaren barruan izozkia izango da protagonista. Izozkien historiaren berri izateko eta izozkiak egiteko dauden metodo ezberdinak ezagutzeko tailerrak egingo dituzte Kolon pasealekuan 10:00etatik 15:00ak bitarte. Europako eta Munduko kopetan parte hartuko duten estatuko izozki taldea bertaratuko da horiek eskaintzeko.
Honako tailerrak eskainiko dituzte:
- ‘Mundo Antiguo’: 11:00etan. Ordubateko iraupena izango du eta 10-15 pertsonentzako lekua egongo da, adin mugagabea. Izozkiaren historia ezagutzeko tailerra.
- ‘Paris 1680-Café Procope’: 12:00etan. Ordubateko iraupena izango du. 6 pertsonentzako lekua egongo da. Nerabe eta helduei zuzenduriko tailerra. Tailer teoriko zein praktikoa izango da. 1680an Francesco Procopiok ireki zuen lehen izozki denda ‘Café Procope’. Garai hartan bezala eskuz egindako izozkiak nola egin erakutsiko dute.
- ‘Auch 1981-Restaurant Jardin des Sauveurs’: 13:00etan. Ordubateko iraupena izango du. 6-10 pertsonentzako lekua egongo da. Nitrogeno likidoarekin eginiko izozkiak, piruletak eta jogurrezko krispetak nola egin ikasteko tailerra. Yon Gallardok izozki kopa izoztu baten erakustaldia egingo du. Euskaraz zein gaztelaniaz izango da.
Parte hartzea doakoa da eta ez da aurretiaz izena eman behar.